Kontadoresen kultur proposamenak jasotzeko deialdia ireki da

0

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoresen.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak ikus daitezke: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, eskaera-inprimakia bete behar da: https://kontadores.eus/eu/guri-buruz/kultur-proposamenak