Lehendakaria 2019ko Sabino Arana Sariak emateko ekitaldian izan da

0

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, Bilboko Arriaga Antzokian egin den Sabino Arana 2019ko sari-banaketan izan da. XXXI. edizioan, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentea izan dira sarituak, baita Naizen erakundeak, adingabe transexualen familien euskal elkarteak, Saski Baskonia Arabako saskibaloi taldeak eta Ternua euskal enpresa ere.

Kultur gala honetan bizitza politiko, kultural eta sozialeko pertsona ospetsu ugari egon dira.