Getxo: Fadurako jendaurreko bulegoak ordutegia zabaldu du

0

Fadura kiroldegiko jendaurreko bulegoak ordutegia zabaldu du asteazkenetan.

Modu horretan, hemendik aurrera, bulegoa etenik gabe irekita egongo da 08:15etik 19:30era bitartean. Gainerako lanegunetan, ordutegia honako hau da: 08:15etik 14:15era.

Asteazkenetan ordutegia zabaltzearekin, herritarrek aukera izango dute kirolaren udal erakundearekin izapideak aurrez aurre egiteko, arratsaldean ere. Halaber, gogoratu behar da denboraldiko eta neguko ikastaroetan izena emateko garaietan ere, arratsaldeko ordutegia indartuko dela; eta instalazioak erreserbatu edo ikastaroetan altak eta bajak emateko ere Getxo Kirolak-en web orrialdea erabil daitekeela.