Herbehereetako kluben bisita San Mamesera

0

Herbehereetako hogeita zortzi klubek, herrialdeko futbol federazioko (KNVB) zenbait ordezkarik lagunduta, San Mames zelaia bisitatu dute gaur goizean.

Herbehereetako espedizioan Eredivisieko hamasei taldek hartu dute parte, eta Athletic Clubeko arduradunek ongietorria egin diote. Jarraian, estadioaren ustiapen-ereduari eta zaletuaren esperientziei eta babesletzari buruzko hitzaldia eskaini dute, zelaiaren instalazioetan tour bat egin aurretik.