BILBOKO UDALAREN IKUSI ETA IKASI PROGRAMAK EUSKARAZKO AISIALDIA SUSTATU NAHI DU 4 ETA 10 URTE BITARTEKO ADINGABEENTZAT, DOAKO HAINBAT JARDUERAREKIN OTSAILEAN ZEHAR

0

Ikusi eta Ikasi Bilboko Udalaren programa bat da, eta Euskaltzaleen Topagunearekin – Euskararen aldeko Kultur Elkarteen Federazioarekin – lankidetzan egiten da, 4 eta 10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako aisialdian euskararen erabilera sustatzeko.

Ikusi eta Ikasi programa bi kategoriatan banatuta dago: Familian, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, eta Lagun artean, 8 eta 10 urte bitartekoentzat.

Tailer eta ikuskizun formatuko diziplina anitzeko 22 emanaldik osatzen dute Ikusi eta Ikasiren programazioa, doan, datorren otsailean.

Ikuskizunak doakoak dira. Ikuskizunetarako sarrera doakoa da leku guztiak bete arte baina tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, www.ikusietaikasi.eus web-orriko formularioa beteta.

Ikusi eta Ikasi programa bi kategoriatan banatuta dago: Familian4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, eta Lagun artean, 8 eta 10 urte bitartekoentzat. Haurrentzako programa honek 75 emanaldi eta tailer eskainiko ditu otsailetik maiatzera, erabat doan.

Otsailari begira, Ikusi eta Ikasi programak diziplina anitzeko 22 emanaldi eskainiko ditu, doan, tailer eta ikuskizun formatuan.

Programa atzo urtarrilaren 31n, barikuan, hasi zen, 18:00etan, Errekalde auzoan, Eidabe konpainiaren «Meri, Mari eta Lari» ikuskizunarekin, eta otsailaren 29an amaituko da, Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariarekin. «Ezberdin bezain eder» ikuskizuna eskainiko du Olabeagako udaltegian.

1.Familian

  • Antzerkia: Eideabe e Irrien Lagunak
  • Zirkua: Antxo eta Pantxa, eta Puski eta Txurruski.
  • Magia: Txorroborro magoa, Hodei magoa eta Tor magoa.
  • Ipuin kontalariak: Elssie Xalbador, Ixabel eta Nerea Ariznabarreta
  • Zirkugintza Dantza Konpainia
  • Musika: Hala Dzipo
  • Tailerrak: musika tresnak eta serigrafia

2.Lagun artean:

  • Tailerra: Pixilazioa eta zure fanzinea sortu.

Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, salbu eta zapatu goizetarako antolatuak, 12:00etan hasiko dira-eta.

Tailerrak, berriz, 18:00etan hasiko dira, baldin eta saio bakarra eskaintzen bada; egun berean bi saio eskaintzen badira, lehena 17:15ean izango da, eta bigarrena 18:30ean.

Otsaileko jarduerak Bilboko barrutietan banatuta daude eta honako leku hauetan egingo dira: Abando, Basurtu, Begoña, Kastaños, Deustu, Olabeaga, Errekalde, Santutxu eta Zorrotzako udaltegietan, Euskararen Etxean (San Inazio) eta Juan Delmas, Tiboli eta Iruartetako eskoletan.

Ikuskizun guztiak euskaraz eta doakoak dira. Ikuskizunetarako sarrera doakoa da leku guztiak bete arte baina tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik.

Emanaldi, tailer eta ordutegi guztiekin egitarau osoa lortu daitezke webgune hauen bitartez: www.ikusietaikasi.eus eta www.bilbao.eus.

Informazio gehiago: www.ikusietaikasi.eus.