50 plazako aparkaleku berria egingo da Donostiako Altza auzoan

0

Donostiako Udalak lur gaineko aparkaleku bat egingo du Altza auzoan, Arriberri inguruan, zehazki Felix Iranzo pasealekuan.

Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendia adierazi duenez, «Udal titulartasuneko lursail bat aurkitu dugu Félix Iranzo pasealekuaren amaieran eta Sasuategi bidearen hasieran, gaur egun sastraka ugarik okupatzen dutena. Lursail horretan lur gaineko aparkaleku bat jarriko dugu, Donostiako auzo horrek dituen aparkaleku-arazoak arintzeko».

Lursailean autoentzako 43 plaza eta motoak aparkatzeko 2 gune egongo dira. Gainera, lursailaren inguruak egokituz, autoentzako beste 5 plaza eta motoen gune berri bat lortzen dira. Hala, autoentzako 48 plaza eta motoak aparkatzeko 3 gune izango dira guztira, 1.250 metro koadroko azaleran.

Proiektuak lursailaren ingurua egokitzea ere aurreikusten du. Arriberri kalearen amaiera da, eta, horrela, haren itxura hobetuko da. Inguru horretatik igarotzen den ibilgailuen zirkulazioa ere.