Arte Ederren eraikinaren barne-egituraren zati bat eraisteko lizentzia ukatuta

0

Donostiako Udalak S.A. Deportes y Espectáculos (SADE) enpresari jakinarazi dio ez diola emango Arte Ederren estalkiaren zati bat eta barne-egitura eraisteko lizentzia. SADEk lizentzia eskatu zuen 2019ko apirilaren 24an eraikinaren barruko egituraren zati bat eraisteko, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiko 3. Salak epaia eman ondoren.

SADEk egindako eskaerak baimena eskatzen zuen “besaulki-gelako sabaiko ganbaran 1,80 m-ko ertza duten habeak konpontzeko, eta beheko solairuan, pitzadurei dagokienez, habe makurrean, 2. balkoiko habean, kupularen habean, luzetarako pitzadurarekin eta erantsitako eremua hondatuta; errefortzuko egitura metalikoa, neurri batean”.

Eskaera hori Hirigintzako arkitektoak aztertu ondoren, sailak ikusi du “aipatutako habeak erabat eraistea ez ezik, eraispen horren ondorioz eta zati guztiak batera eta osotasun gisa funtzionatzen duten eraikuntzen izaeragatik, horien gaineko egiturazko eta eraikuntzako elementu guztiak eraispen horretan sartzen direla”. Hau da, proposatzen da “eraikina erdiko bolumenean erabat hustea, estalki guztia kenduz, bai alde amansardatua, bai alde laua”.

Era berean, udal-arkitektoaren txostenean, Udalak lizentzia emateari uko egin diola argudiatu du, eta gaineratu du “konpontze-ekintza ezin dela ‘eraisteko’ ekintzaren antzekoa izan, eta, beraz, epaiaren hitzez hitzeko aipamena besterik ez duenez, ezin dela aurkeztutako eskaeraren aldeko txostena egin”.

Alferrikako negoziazioa

Udalak eta SADEk hitzeman zuten elkarrizketarako aldi bat irekiko zutela bi aldeentzat irtenbide egokia bilatzeko, eraikinaren beharrezko babesa eta balizko erabilerak bateratzeko.

Udalak egiaztatu du, SADEk planteatutako proiektuak eraikinaren egungo babesa murriztea zekarrela – Hiri Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziko C mailan katalogatua dago. PEPPUC delakoan alegia -. Eta Udalak ez dator bat proiektuarekin, izan ere, elementu arkitektoniko horren balioak galtzea ekarriko luke.