Lehendakaria Fernando Buesa eta Jorge Diezen In Memoriam ekitaldian izan da

0

Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka, Iñaki Arriola, Sonia Pérez, Estefanía Beltrán de Heredia eta Mª Jesús San José sailburuekin batera, Sustraietan elikadura, kimuetan itxaropena Fernando Buesa eta Jorge Diezen In Memoriam ekitaldian izan da. 

Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian izan dira, halaber, Arabako Ahaldun Nagusia, Gasteizko alkatea, Arabako Biltzar Nagusietako presidentea, Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta Arartekoa.