CD Padura-k ehun urte bete ditu gaur

0

Athleticekin hitzarmena duen Padurak ehun urte bete ditu gaur. Arrigorriagako erakundea harro baino gehiago sentitzeko moduko marka.

Talde txuriurdinak hainbat jokalari eskaini dizkio Athletici. Besteak beste, erakunde horretakoak izan dira, kronologikoki, Sandalio Areta, Laurentzi Albizua, Pedro Onaindia, Jesus Renteria, Roberto Pampin, Mikel Rico eta Unai Albizua.

Aitor Elizegi Athleticeko presidentea Padurarekin batera izan da gaur arratsaldean Lonbo Aretoan egin den mendeurrenaren aurkezpenean. Martin Urrejola, talde zuri-gorriarekin hitzarmena duten kluben arduraduna, Paduraren presidentearekin (Joseba Andoni Laiseka) koordinatuta dago, hainbat kirol eta ekitaldi instituzionalak egiten, maila apalagoko txapelketaren bat barne.

+