Zabortegia egonkortzeko obrei esker, datozen orduetan beste puntu batzuetan jardungo dute Albertoren eta Joaquinen gorpuak bilatzen

0

Gaur goizean, bilaketaren ardura duen larrialdietako taldearen lan-saio espezifiko bat egin da. Bilera horretan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Larrialdietako zuzendari Pedro Anitua eta larrialdiak kudeatzeko teknikariak.

Bileran, zabortegia egonkortzeko egiten ari diren lanak aztertu eta ebaluatu dira. Lortutako aurrerapenaren ondorioz, datozen orduetan gune berri batzuetan hasiko dira desagertutako bi langileen gorpuen bila.

Orain arte ateratako eta bahetutako materialez gain, datozen orduetan bilaketa guneetatik gertu dagoen bigarren gune batean lanean hasiko dira, eta egonkortze lanak areagotzen jarraituko dute, beharrezko segurtasun neurriekin aurrera egin ahal izango dela bermatzeko.