“Las Negras del 45 ” emakumezkoen ahots-jazz hirukotearen kontzertua Areetan

0

Datorren larunbatean, otsailak 29, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak “Las negras del 45” taldearen lehen kontzertua hartuko du Euskadin, zein estatuan ahots-jazzari eskainitako emakumezko hirukote urrietako bat den. Kontzertua En clave de mujer zikloaren barruan dago, 19:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da (3€ Musika Eskolako ikasleentzat).

Tatiana Suarez eta Monica Matabuena bizkaitarrak, Pahola Crowley Karibeko abeslariarekin batera dira taldeko abeslariak eta Getxon Emmet Crowley (gitarra) eta Tomas Merlo (kontrabaxua) musikariekin arituko dira. Hirurak musika eragin ezberdinen esparruan trebatu dira, eta musikarekiko eta, bereziki, jazzarekiko maitasuna ahalik eta gehien garatzeko asmoaz egin dute bidaia. Talde ugarirekin eta desberdinekin aritu dira lanean; kantuaren eta ahotsaren pedagogian, konposizioan, moldaketetan, diskoen grabazioan … lan egin dute.

Harmoniak eta sonoritateak esploratzea du helburu hirukoteak, bere interpretazioei soinu zaindua, swing-a, energia eta kolorea emanez, eta inprobisazioa bere interpretazioen berezko partetzat hartuz.