7. Getxo Hiria Patinaje Artistikoko Nazioarteko Txapelketa

0

Fadurako kiroldegiak 7. Getxo Hiria Patinaje Artistikoko Nazioarteko Txapelketa hartuko du ostiral honetatik igandera bitartean, otsailaren 28tik martxoaren 1era. Lehiaketa Getxo Show Patinaje Klubak antolatzen du Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, eta, bertan, modalitate horretako 250 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte. Getxon izango dira Estatu osoko eta Italiako klubetako ordezkariak.

Sarrera doakoa da eta programazio osoa klubaren Facebook orrialdean kontsulta daiteke (@clubpatinajeshowgetxo).