Proiektuetarako laguntzen deialdia

0

Gaur, 2020ko martxoaren 6an, GLEAren proiektuetarako laguntzen deialdia argitaratuko da EHAAn.

Deialdiaren zenbatekoa, 32 milioi eurokoa izango da, horietatik 26,6 milioi garapenerako lankidetza proiektuetara (lehenengo kapitulua), 1,2 milioi produkzio garapena, prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuetara (bigarren kapitulua) eta 4,2 milioi garapenerako hezkuntza proiektuetara (hirugarren kapitulua) bideratuko direlarik.

Deialdia zabalik egongo da apirilaren 6ra arte eta erakunde bakoitzak (bakarka edo partzuergoan) 6 proiektu aurkezteko aukera izango du gutxienez horietako bat Afrikan gauzatzen bada.

Deialdiaren informazioa GLEAren webgunean aurkitu dezakezue: https://www.elankidetza.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/ayudas-a-proyectos-2020/x63-contaysu/eu/