Atzeratu egin dute Ertzaintzako 700 plaza eta Udaltzaingoko 111 betetzeko hautaketa-prozesua

0

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak atzeratu egin du, bestelakorik esan arte, Ertzaintzako oinarrizko eskalako 700 plaza eta Euskadiko 26 udaletako udaltzaingoetako 111 betetzeko hautaketa-prozesuaren baitan larunbatean, martxoaren 14an, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centeren egitekoak ziren lehenengo probak. Zuzendariak eta prozesuaren kalifikazio-mahaiak ezohiko eta premiazko bileran hartu duten erabakia koronabirusaren hedapena geldiarazteko Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituz hartutako prebentziozko neurria da.

 Hautaketa-prozesu honetan izena emanda dauden ia 6.000 pertsonari jakinaraziko diete azterketa noiz egingo den.