Kopako finala atzeratu da

0

Espainiako Futbol Federazioak Realari eta Athletici jakinarazi die apirilaren 18an La Cartujan (Sevilla) jokatuko den Kopako finala atzeratu egin dutela, osasun babesagatik. Datorren astean denboraldi honen barruan behin betiko data jakin eta modu ofizialean jakinaraztea da asmoa.

Finalerako sarrera kopurua

Realak eta Athletic Clubek 21.676 sarrera izango dituzte guztira klub bakoitzarentzat, eta 37 sarrera klub bakoitzeko mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.