Lehendakariaren adierazpena. Koronabirusak Euskadin sortutako egoerari aurre egiteko larrialdi-neurriak

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilera baten buru izan da gaur goizean Lehendakaritzan. Bilera horretan, koronabirusak Euskadin sortu duen egoera aztertu da.

Bileraren ondoren, lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, bileran hartutako erabakien berri emateko eta adierazpen hori helarazteko:

Egunon eta eskerrik asko gurekin izateagatik.

Gaur, martxoaren 13a, ostirala, Eusko Jaurlaritzak “Larrialdiei Aurre Egiteko Bideak” Plana onartzeko erabakia hartu du.

Prozedura hau jarraitu da:

– Lehenik eta behin, Osasun Sailak osasun-larrialdiko adierazpen bat onartu du. Pairatzen dugun osasun krisiari aurre egiteko hartzen da eta oinarria Osasun Publikoko arduradunek onartutako ebazpena da

– Jarraian, Segurtasuneko sailburuak “Larrialdiei Aurre Egiteko Bideak”  Plana aktibatzeko aukera ematen duen Agindua eman du. Horren bidez, Larrialdiak Kudeatzeko Legea aplikatuz, larrialdiei aurre egiteko sistema integratzeko mekanismoak ezartzen dira.

– Azkenik, Lehendakariaren Dekretu baten bidez Lehendakariak babes zibileko goi-zuzendaritza eta koordinazioko funtzioak  hartzen ditu, Planak berak aurre ikusten duen moduan.

Neurri berezi hauek ezinbestekoak dira, bizi dugun egoera larria da.

Ondo baino hobeto dakigu aparteko ahalegina eskatzen ari garela pertsona bakoitzari, familia bakoitzari, enpresa bakoitzari. Ahalegin berezia, osasungintzako langile guztiei.

Testuinguru honetan, hiru mezu helarazten dizkiogu gizarteari:

– Lehena

Eskatzen ari garen ahaleginaren ezohizkoa da eta erabat justifikatuta dago.

Koronabirusak gure osasunean eragiten du. Guztion osasunari eragiten dio.

Mugarri historikoa da, bere larritasunagatik, ondorioengatik eta iraungo den denbora luzeagatik.

Konpromiso guztia beharrezkoa da.

– Bigarrena

Hua erronka globala da, baita barne erronka ere.

Guztion ahalegina eta ekarpena ezinbestekoa da.  Denok lana norabide berean lana behar dugu. Egiten ari gara. Euskal gizartea gizalegez erantzuten ari da.

Kontziente izan behar dugu oraindik ez dugula okerrena pasatu.

Areagotu egin behar dugu osasun publikoarekiko konpromisoa.

– Hirugarrena

Osasuna zaindu beharreko ondasuna da.

Osasun-agintarien gomendioak uneoro aplikatu behar dira.

Ezinbestekoa da gomendatzen diren prebentzio-neurriak onartu, bete eta zabaltzea.

Une honetan prebentzio neurriak aplikatzeko zailtasun erantsiak beren gain hartzen ari diren enpresen eta langileen ekarpena aitortu nahi dut.

Gizarte, kultura, kirol, erlijio, hezkuntza arloko eragileen ekarpena aitortu eta eskertu nahi dut.

Osasun-arloko profesionalek egiten ari diren ahalegina aitortu eta eskertu nahi dut. Bere konpromiso pertsonala eta familiarra eredugarria izaten ari da. Eskaintzen ari garen erantzunaren funtsezko zutabea dira.

Datozen egunetan laguntza neurri guztiak artikulatuko ditugu.

Orain, premiazkoena prebentzio neurriak betetzea da, koronabirusa geldiarazteko.

Eskertzen dugu ahalegina, konpromisoa eta elkarlana.