Dbus-ek Garbitzeko eta desinfektatzeko lanak indartu ditu

0

COVID-19aren bilakaerari erantzuteko, Kotxetegietan autobusei egiten zaizkien garbiketa eta desinfekzio lanak areagotzen eta indartzen ari da Dbus. Lan horiek indartzeko, zerbitzua ematen ari diren bitartean ere desinfektatuko dira ibilgailuak.

Horrela, bihartik aurrera, asteazkena, autobusak linea hasierako geltokira edo denbora erregulaziorako geltokira iristen direnean (Boulevardean, Gipuzkoa Plazan, Askatasunaren Hiribidean, Jai Alain, Groseko Anbulatorioan, Larratxon, Urbieta 38an, Ospitaleetan, Iparreko Geltokian eta Pasai San Pedro 49an), langile espezializatuek egingo dituzte lan horiek.

Garbiketa horiek astelehenetik ostiralera egingo dira, 10:00etan, 14:00etan eta 18:00etan, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 12:00etan eta 17:00etan gutxi gorabehera. Garbiketa bakoitzak 5 minutu iraungo du gutxi gorabehera.

Horrenbestez, autobusak linea hasierako geltoki horietara iristen direnean, erabiltzaileak erdiko atetik jaitsiko beharko dira ibilgailutik, garbiketa eta desinfekzioko zerbitzuak autobusetara sartu ahal izateko eta lan horiek egin ahal ditzaten.  Desinfekzioa bukatu eta gero, erabiltzaileak autobusera erdiko atetik igoko dira berriro.