Orioko udako lanpostuetarako deialdiaren epeak atzeratu egin dira

0

Apirilaren 4an egitekoak ziren hautaketa-probak ere, beraz, bertan behera geratzen dira ezinbestean

Hasiera batean, martxoaren 27an bukatzekoa zen epea, udako lanpostuen deialdira eskaerak aurkezteko, baina, Espainiako Gobernuak dekretatutako alarma-egoera dela-eta, epe hori indarrik gabe geratu dela jakinarazi du Orioko Udalak. Behin alarma-egoera bukatzen denean, udalak abisatuko du epe berria noiz artekoa izango den.

Apirilaren 4an egitekoak ziren hautaketa-probak ere, beraz, bertan behera geratzen dira ezinbestean.