Larrialdi egoera bukatu arte ez da azokarik egingo Hondarribian

0

Larrialdi egoera abian dagoen bitartean ez da asteazken eta larunbateko azokarik egingo.

“Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik gomendatzen da kanpo-espaziotan egiten diren merkatuak bertan behera uztea. Alde batetik bide publikoetan jende pilaketak ekidin ahal izateko, eta bestetik, espazio horiek garbitu eta desinfektatzeko guneak libre geratu behar direlako”.

“Orain artean bezala, Udaletik bertako produktua sustatu eta indartzeko lanetan jarraituko dela argi utzi nahi dut” esan du Juan Luis Silanes, Ingurumen zinegotziak.