Donostiaeskola. Dantza eta musika etxean

0

Lehenengo jarduera, gaztetxoei eta haien familiei zuzendua, baita animatzen den ororentzat ere, Maroon 5 taldearen Memories koreografia xumea da. Nerea Goikoetxea irakasleak, bideo tutorial bat eskaintzen du, oinarrizko urratsekin, eta, ondoren, dantza osoa, familian gozatzeko.

Dantza ikasleentzat eta ausartzen direnentzat, Lone Digger abestiaren koreografia proposatzen da. Jarduera horrek tutoretza-bideo bat du, pausoak erakusten dituena, bai eta koreografia osoa duen bideo bat ere. Ana Remirok, Eskolako irakasleak, dantzaz gozatuz gure gorputza aktibatzera gonbidatzen du.

Azkenik, musika tresna bat jotzen dutenei zuzentzen zaie. Aitor Amezagaren orkestrarako moldaketaren zati instrumentalak etxean grabatzea proposatzen zaie, zehazki Benito Lertxundiren «Nire herriko neskatxa maite» abestiarena. Behin bideo guztiak jasota, Eskola arduratuko da, haiekin guztiekin ikus-entzunezko pieza bat sortzeaz. Informaio gehiago hemen.