Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Orion

0

Orion kasu berri bat aurkitu dute, beraz, bost dira denera positibo eman duten oriotarrak.

Atzo adina igo da gaurkoan eskualdean koronabirusak kutsatutako herritarren kopurua. Hamahiru kasu positibo gehiago atzeman ditu Osakidetzak, atzo 20:00etan eguneratutako datuen arabera. Horiek aurreko kasuei gehituta, guztira, 91 dira eskualdean birusak erasandakoak. Kontuan izan behar da sintomak dituzten herritar guztiei ez dietela egiten proba, beraz, datu ofizialek diotena baino altuagoa da izatez kutsatuen kopurua.

Hamahiru positibo berri horietatik zazpi Zarautzen atzeman dituzte. Hala, herri horrek eskualdeko kutsatuen zifrarik altuena izaten jarraitzen du, alde handiarekin: 54 dira dagoeneko. Zumaiako kasu positiboen zifrak gaurkoan ere nabarmen egin du gora. COVID-19 gaitza duten bost herritar gehiago hautemanda, 20 dira, guztira, herri horretan atzemandako kasuak.