Zaldibarko zabortegiko operatiboari buruzko informazio eguneratua

0

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketarako zuzendari Aitor Zuluetak egindako adierazpenetan (Irekian lor daitezke), Alberto eta Joaquín bilatzeko operatiboaren eta Zaldibarko zabortegia egonkortzeko obra zibilaren garapenari eta bilakaerari buruzko hiru alderdi nabarmendu ditu:

  • Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua argitaratu ondoren, bilaketarekin lotutako obra-lan guztiek beren jarduerari eusten diote, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien esparruan jarduera geldiaraztera behartuta dauden eraikuntza-lanetatik salbuetsita baitaude.
  • Lanak amaituta, dagoeneko erabiltzen hasi dira bilaketa-eremuetatik ateratzen ari diren hondakinak biltegiratuko dituen gelaxka, eta horrek erraztu egingo du operatiboak egungo lan-erritmoari eustea.
  • Lixibiatuak bildu eta gidatzeko eta gasak kontrolatzeko lanak ia amaituta daude, eta horrek ere laguntzen du baliabide gehiago jartzen bilaketaoperatiboan.

Gaur, ostirala, bilaketa-lanak B4, B1.2 eta B2 eremuetan egin dira, eta guztira 6 taldek bete dute lanaldia arratsaldeko 19: 15ak arte.

Gainerako egokitzapen-lanak, materialak berdintzea, ezpondak egonkortzea eta barne-konexioko bide berriak irekitzea 9., 10., 6. eta 1. eremuetan egin dira.

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 03/04/2020

  • BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 01/04/2020