Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldiaren palmaresa

0

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatutako, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldiak, ikastetxeen eta 6 eta 18 urte bitarteko milaka ikasleren lankidetzarekin, pertsona orok askatasunez ibiltzeko eta bere bizilekua estatu baten lurraldean aukeratzeko duen eskubideari buruz hausnartzeko deia egin zuen.

Beste urte batez erantzuna ezin hobea izan da, 2.000 haur eta gaztek baino gehiagok landu dute proposatutako gaia, jaso ditugun 1.093 marrazki eta 280 horma-iruditan. Hala, marrazki batzuetan, egindako bidaiaren inguruan izan duten esperientzia pertsonala azaldu dute; beste batzuetan, aldiz, bizirik irauteko beren herrialdetik mugitu behar izan dutenen lekuan jartzeko gai izan dira, baina denetan ikusi da pertsona guztien mugikortasuna eta edozein lurraldetan bizi izatea baldintza berdinetan aukeratzea eskubide unibertsala dela.

Aurtengo ekitaldiko epaimahaia ondoko hauek osatu dute: Xabier Baztarrika, pintore eta irakasleak, Elena Odriozola ipuin ilustratzaileak eta Ricardo Ramon Dibulitoon enpresan lan egiten duen animazio filmen produktoreak. Publikoaren saria, bestalde, 700 bat lagunek aukeratu dute udalaren webgunearen bidez.

16. edizio honetako palmaresak honako hauek izan dira:

Bakarkako lanetan

Epaimahaiak aukeratutako sari ofizialak izan dira: Paula Larrañaga Eskibel Ikastetxetik 6-8 urteko kategorian, Nahia Gligado Mari Luz Etxanizetik 9-12 urteko kategorian, Lucía Domínguez Mari Luz Etxanizetik 13-15 kategorian eta UBA Zentrotik, Alpha Diallho 16-18 urteko kategorian.

Publikoaren saria 6-8 kategorian bat egin du sari ofizialarekin, 9-12 urteko kategorian Ekain Piñero Mari Luz Etxanizetik, 13-15 urteko kategorian Andrea Ruiz, Katalina Erauso Arte Elkartetik eta libre moduan parte hartu duen Ashwak Bovabidientzat, 16-18 kategorian.

Taldeko murala modalitatean

Epaimahaiaren sari ofizialak jaso dituzte: Intxaurrondoko Haurtxokoa (6-8 kategorian), Zurriolako Ikastola (9-12 kategorian), Herri Ametsa Ikastola (13-15 kategorian) y Gautena (16-18 kategorian). Azken hau ere publikoaren saria lortu du kategoria berean.

Gainera publikoaren saria ere lortu dute: Nire Esku tailerra (6-8 kategorian), Nª Sra. de Aranzazu ikastetxea (9-12 kategorian) y Nire Esku tailerra (13-15 kategorian).

Aurreko urteetan bezala Victoria Eugenia antzokian jarri behar zen erakusketa, gaur egun dugun alarma egoera dela eta, bertan behera geratu da. Apirilaren 26an, Pleno Aretoan, egitekoa zen sari banaketa ere bertan behera geratu da arrazoi berdinarengatik.

Irabazleekin harremanetan jarriko gara, bai eta haien ikastetxeekin ere, ahal den neurrian, sariak helarazteko.