Ane Azkona Athletic Clubeko aurrelariak #Etxetik erantzungo du berritu ondoren

0

Athletic Clubekin 2023ra arte kontratua luzatu ondoren, Ane Azkona konfinamendu honetan #Etxetik egiten ari diren prentsaurreko birtualetako hurrengo protagonista izango da.

Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko Athletic-eko kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.

Ane Azkonaren erantzunak, bideo baten bitartez, bihar ostegunean argitaratuko dira webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.