Peralesek aldatu egin du Euskaldunan eman behar zuen kontzertuaren data

0

José Luis Perales abeslari, konposatzaile, ekoizle eta idazle arrakastatsua 2021eko otsailaren 24an arituko da Euskalduna Jauregian, eta ez 2020ko maiatzaren 20an, aurreikusita zegoen bezala. Data aldaketa, jasaten ari garen osasun alertak eragin du eta Osasun Ministerioak leku itxietan egin beharreko talde jarduera guztiak bertan behera uzteko eman duen aholkuari erantzuten dio.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).