Bilboko Udalak #GazteklubaEtxean programa abiarazi du

0

Bilboko Udalak #GazteKLUBAETXEAN programa abiarazi du, gazteei etxetik parte hartu eta gozatzeko moduzko aisialdi-aukerak eskaintzeko.

Programa 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, aisialdiko hainbat erronka eta probatan parte har dezaten. Proba horiek, entretenitzeaz eta dibertitzeaz gain, bizitza osasuntsuaren balioak eta ohiturak irakastea dute helburu. Gainera, berezko talentu musikala erakutsi nahi duenak jarduera-programaren barruan antolatutako bideo-castingaren deialdira aurkezteko aukera izango du.