Hondarribiko Udala bertako sektore ekonomikoko ordezkariekin elkartuko da neurri-bilduma bat aurkezteko

0

Aste honetan zehar Hondarribiko Udala bertako ekonomiaren sektore desberdinekin elkartuko da zenbait neurri eskaini ahal izateko. Hala esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Larrialdi Egoera aktibatu zenetik, Udalak etengabe lan egin du bere ohiko zerbitzua eskaini ahal izateko. Gizarte emergentzietan zentratu gara alde batetik, beharra duten hondarribiar guztien onura bilatuz eta gure gizarte sarea sendotuz.  Zentzu honetan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak indartu dira, eta 75 urtetik gorako gizon-emakumeei dei egin diegu, zer moduz dauden jakiteko, bere beharrak zeintzuk diren jakin eta gure laguntza eskaintzeko. Bestalde, zergen ordainketa epea geroratu egin dugu eta Hondartza Kiroldegiko kuota ez kobratzea erabaki dugu adibidez”.

“Krisiaren hasieratik Hiriko enpresen ordezkariekin kontaktuan egon gara, baita merkataritza eta ostalaritzako ordezkariekin ere. Zenbait proposamen egin dizkigute, ongi aztertu ditugunak. Hortaz gain, Bidasoa Bizirik bailarako agentziarekin Hondarribiko enpresekin kontaktuan jarri gara gure aholkularitza eta lankidetza eskaintzeko administrazio desberdinek abian jarri dituzten laguntza espezifiko eta baliabidetara heltzen laguntzeko” gehitu du Sagarzazuk.

“Orain beste urrats bat eman nahi dugu, eta Hondarribiko merkatari, ostalari eta autonomoekin kontaktuan jarriko gara neurri batzuen eskaintza eginez gure Hondarribiko jarduera ekonomikoa indartzeko”.

Bi ikuspegi desberdinetatik

“Une hauetan bi ikuspegi desberdinetatik lanean ari gara. Alde batetik, laguntza ekonomikoen bidez jarduerak isteagatik sortzen diren behar urgenteei aurre egitea dugu buruan”.

“Beste alde batetik, lanean ari gara alor desberdinetan bertako ekonomia indartzeko, osasun agintariek hala baimentzen dutenean: bertako komertzioetan erostea sustatzen duten sentsibilizazio kanpainak egin nahi ditugu, bono eta baleen bidez egin nahi dugu, herriko dendetan aldatu ahal izateko”.

“Hortaz gain, Larrialdi Egoera amaitzen denerako, herria eta kaleak dinamizatzeko jarduerak burutzeko egitasmoa dugu, eta baita 2019-2023 Turismo Plan Estrategikoa egoera berrira egokitzea ere, Hondarribia ongi posizionatua egon dadin hiri eta turismo destino modura” gehitu du Sagarzazuk.

Bihar asteartean alderdi guztietako bozeramaileekin elkartuko gara eta gure ideak aurkeztuko dizkiegu, egitasmoak martxan jartzeko asmotan.

“Gainera gaur bertan Jose Antonio Santano Irungo Alkatearekin kontaktuan jarri naiz, Bidasoa Bailarako ekonomia indartzeko har daitezken neurriak hausnartzeko” gehitu du Sagarzazuk.