Beste 237 isun jarri zituzten atzo alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteartea, apirilak 28, beste 237 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 70 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 167 salatu zituzten. Bestalde, Ertzaintzak atzo bi pertsona atxilotu zituen konfinamendu-neurriak betetzen direla ziurtatzeko egin zituen kontroletan, eta udaltzaingoek bat.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteartea, 631 pertsona identifikatu zituen eta 808 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 70 isun jarri zituen ezarrita dauden egungo mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik, eta 2 pertsona arrastatu zituen.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.574 pertsona identifikatu zituzten, 1.625 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 167 isun jarri zituzten atzo, asteartea, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.