32. Gazteen Antzerki Topaketa atzeratu egin da

0

COVID-19 koronabirusak eragindako egoera dela-eta, 32. Gazteen Antzerki Topaketa ezin izango da egin maiatza eta ekainean. Antolatzaileak udazken aldera egin ahal izateko aukera aztertzen ari dira; izan ere, horren atzean hainbat antzerki talde gazteren ilusioa eta lana dago.

Gazteen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia martxoan zabaldu zen, eta, guztira, 16 taldek eman dute izena lehiaketaren bi kategorietan:14tik 18 urtera bitarteko junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko seniorra. Taldeak donostiarrak dira, batik bat, baina badaude gikuzkoarrak, nafarrak eta baita madrildarrak ere. Honako hauek dira: Arditurri, Barrexerka, Bigoterik gabea, Binahi, Compañía H el Arte, , Hitz eta Pitz, Ipsofacto, La Rata India, Oiartzungo Antzerki Taldea, Santo Tomas Lizeoa, Teatro en la Chácena, Txiribuelta, Zaskanduri eta Zurriola ikastola.

Topaketaren antolatzailea Donostia Gazteria da, eta laguntzaileak Donostia Kultura eta Kutxa Kultur. Urtero, 1.500 ikusle inguru biltzen ditu eta hiriko hainbat agertokien gainean 250 bat gazte. Topaketaren helburua da gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea, bai antzezle, bai sortzaile, eta baita ikusle moduan ere; antzerkira joateko ohitura bultzatzeko eta kultur ekitaldi horiekin gozatzeko. Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.