Dbuseko erabiltzaileek maskara erabili beharko dute

0

Dbuseko erabiltzaileek maskara erabili beharko dute autobusera sartu ahal izateko. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ibilbide osoan eta erabiltzailearen erantzukizuna izango da betebehar hori errespetatzea.

Era berean, beste maskara banaketa bat egiten ari da garraio publikoan, Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak koordinatuta. Orain dela zenbait aste egin zuten bezala, babes zibileko langileak arituko dira Dbuseko autobus geltokietan erabiltzaileei autobusetara sartzean maskarak banatzen. Dauden guztiak agortu arte banatuko dira maskarak, eskaera gehien duten autobus geltokietan.

Autobusen edukiera berria

Egoera berri honen aurrean gaurtik aurrera eguneratu eta handitu egingo dira Dbusen autobusetarako gomendatutako edukierak:

– 12 metroko autobusak: 36 pertsona
– 18 metroko autobusak: 57 pertsona
– 10 metroko autobusak: 25 pertsona
– Mikrobusak: 14 pertsona

Era horretan, hemendik aurrera erabili ezin diren jarlekuak baino ez dira adieraziko. -Erabiltzaileen erantzukizuna izango da argibide horiek errespetatzea, bai eta erabiltzaileen artean ahalik eta tarterik handiena gordetzea ere. Gogoan izan ezin dela taldean bidaiarik egin autobusean.

TB6 Uliako Taxibusaren zerbitzua dela-eta, erreserba eta zerbitzu bakoitzean soilik bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute, kenduta desgaitasunen bat duten pertsonak, adingabeak edo adinekoak laguntzeko bada edo justifikatutako beste arrazoiren bat baldin badago. Kasu horretan egiaztatu egin beharko da.

Datozen asteotan, Dbusen zerbitzua handitu ahal izatea espero da, egoera berrira egokitzeko.