Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eta UEMyD elkarteak online prestakuntza-jardunaldiak antolatu dituzte

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eta UEMyD (Unión de Escuelas de Música y Danza) elkarteekin batera, online prestakuntza-jardunaldi hauek antolatu ditu Estatu osoko Musika eta Dantza Eskoletako irakasle eta langileentzat.

Ekitaldi honen helburua, musika eta dantza eskoletako irakasleei eta langileei online tresnak ematea da, online irakaskuntza artistikoari aurre egiteko ezagutza eta eztabaida ahalbidetuz. Era berean, COVID-19ren ondorioz alarma- eta konfinamendu-aldi honetan egiten ari diren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea. COVID-19 jardunaldiak zuzenean parte hartu ezin dutenentzat grabatuak izango dira.

Maiatzaren 8ko ekitaldiak, teknologia- eta kudeaketa-elementuekin lotutako gaiak jorratuko ditu, hala nola: Skype, Meet, Zoom, blogak, txatak, ClassRoom, hezkuntza-plataforma orokorrak, kudeaketa-tresnak…

Maiatzaren 9rako, Musika-software espezifikoei buruzko jardunaldi oso bat antolatu da. Bideoari, soinuari, soinu-editoreei, musika-hizkuntzako online eskolei, harmoniari, orkestrei, dantzari, musikari eta mugimenduari buruzko gaiak eztabaidatuko dira.

Hizlarien artean Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako parte diren irakasle eta langileak daude, hala nola; Mikel Mate Ormazabal, eskolako zuzendaria, Mikel Romero, pedagogia koordinatzailea eta Unai Moraza, eskolako soinu-teknikaria eta musika-informatikan espezialista dena.

Sarrera doakoa da UEMyDeko kide diren musika- eta dantza-eskoletako pertsonentzat, eta 20 eurokoa gainerako irakasle eta langileentzat. Izen-ematea, eskaera-ordenaren arabera egingo da, eta lehentasuna izango dute erakunde antolatzaileetako langileek. Areto birtualeko plazak gehienez 250 pertsonakoak izango dira.