Eusko Jaurlaritzak 900 milioi eurotan handitu ahal izango ditu bere kreditu lerroak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren kreditu lerroak 900 milioi eurotan handitzeko baimena eman du gaur, 2020. urteari modu egokian aurre egiteko diru-zaintza mailei eutsi ahal izateko, horrela, COVID 19aren krisiak eragin dituen gastu behar gehigarri eta ekarpenen murrizketa guztiei erantzun ahal izateko.

Kreditu lerro berri horiek, lehendik erabilgarri zeuden 800 milioiei gehitzen zaizkie, eta Euskadin aritzen diren finantza erakundeek handitze horretan parte hartzeko jarrera erakutsi dute.

Epea urtebetekoa da, eta mugaeguna 2021eko maiatza. Aurreikuspenen arabera hilabete honetako bigarren astean formalizatuko dira. Horien baliogabetzea, COVID 19aren krisiaren eraginez gauzatu beharko den zorpetze berriarekin egingo da.