2021rako Laneko Jaiegunen Egutegia onartu dute

0

Gobernu Kontseiluak hurrengo urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Jaiegunen Egutegi Ofiziala onartu du.

2021an, urte osoko igandeak eta jaiegun hauek baliogabetzat hartuko dira lan-ondorioetarako, eta ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko:

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri-eguna.
  • Urtarrilaren 6a, Errege-eguna.
  • Martxoaren 19a, San Jose.
  • Apirilaren 1a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 2a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 5a, Pazko astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Lanaren jaieguna.
  • Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.
  • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
  • Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.
  • Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

Lan-ondorioetarako, jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko, tokian tokiko jaietako bi egun. Lan eta Justizia Saileko lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte bi egun horiek, Udalen Udalbatzek proposatuta, eta komunak izan daitezke, ala ez, lurralde historiko bakoitzeko udal-mugarteetan.

Udalek haien proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte hilabeteko epean, betiere Gobernu Kontseiluak gaur onartutako Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.