Hezkuntza sailak DBHko graduatu titulua eskuratzeko proba libreetarako prozedura ireki du

0

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Hezkuntza Sailari lotutako administrazio-prozedura batzuk berriro irekitzea onartu du. Prozedura horiek bertan behera geratu ziren martxoaren 14an 463/2020 Errege Dekretua onartu ondoren. Errege-dekretu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zen.

Errege Dekretu horrek, besteak beste, sektore publikoko erakundeetan prozedurak izapidetzeko epeak etetea ezartzen zuen, eta epe horien zenbaketa geroago hasiko zela adierazten zuen.

Aurrerago berriz, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak honako hau adierazten zuen: «Errege Dekretu hark edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, sektore publikoko erakundeek erabaki ahal izango dute, arrazoituta, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako ezinbestekoak diren administrazio-prozedurekin jarraitzea».

Araudi hori aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak onartu du proba libreak egiteko prozedurarekin jarraitzea, 18 urtetik gorakoek 2019-2020 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortu ahal izan dezaten.