Motor-gidari bat zauritu da Deban, N-634 errepidean bidetik aterata

0

Gidari bat, 25 urtekoa, zauritu da N-634 errepidean, Zumaia eta Deba artean, gertatu den zirkulazio-istripu batean. Biktima anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Istripua gaur eguerdiko 12:40an gertatu da N-634 errepidean, Zumaia eta Deba artean, Kawasaki motozikleta bat bidetik atera denean.

Motor-gidaria erori egin da eta zaurituta geratu da. Osasun-zerbitzuek lekuan bertan artatu dute eta gero anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Donostia Ospitalera. Ertzaintzako Trafiko Unitateak izapidetu ditu istripuari buruzko eginbideak.