2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan izena emateko epea ireki da

0

Gaur, 2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea ireki da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Ekainaren 19ra arte izango da zabalik epea.

Ohiko eran, izena emateko bi bide izango dituzte ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira. Internet bidezko eskaerak, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin beharko dira: www.euskadi.eus/hezkuntza

2020-2021 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 186 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketak 136 titulu eskaintzen ditu gaur egun Euskadin, guztiak ere 23 familia profesionalen baitakoak. Amaitzear den 2019-2020 ikasturte honetan, 42.000 ikasletik gora ari dira Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalitate hauetakoren batean: presentziakoan, urrutikoan edo eskaintza partzialean.