Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu ‘Txango bat’ ekimenaren aurkezpenean

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du ‘Txango bat’ ekimenaren aurkezpenean. Kukai Dantza Taldeak sortutako proiektu honek ibilbide bat proposatzen du Bilboko Arte Ederren Museoko alfabetoan barrena Museoaren irekiera iragartzeko. BBK Aretoa, konfinamenduan zehar kultur programa aktibo baten eszenatokia dena, aukeratu dute ekimena aurkezteko.