Eusko Jaurlaritzak COVID19-aren aurkako txertoaren inguruan ikertzeko eta ekoizteko proiektuan parte hartzen du

0

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak txalotu egin du Harvardek jendaurrean adierazi duen hautaketa; haren bidez, Euskadin finkatuta dagoen enpresa bat, VIRALGEN, proiektu garrantzitsu horren partaide izango da.

Tapiak nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan izan duen partaidetza aktiboaren balioa, eta azaldu du laguntza hori ematea erabaki zela, bere I+Garen aldeko apustuarekin bat zetorrelako, baina, batik bat, ondoko tokiko ekoizpenean irekitzen den aukeragatik.

“Krisi honen ondorioz, hainbat gauzaz ohartu gara -esan du sailburuak-, eta, besteak beste, funtsezko hornikuntza egokiak izateak eta plangintzak nolako garrantzia duten. Euskadin ekoizpen hori eduki ahal izatea osasun-, gizarte- eta enpresa-arloko lehen mailako aurrerapena litzateke; erne jarraituko dugu erakundean. Maila handiko lankidetza-kate baten partaide gara; kate horren buru Harvardeko Unibertsitatea da, Massachusetts Eye and Ear-en eta Massachusetts General Hospital-en bidez eta zenbait enpresarekin, besteak beste VIRALGEN, Aldevron eta Catalent-ekin, eta espero dugu arrakastatsua izatea gizartearen onerako”.