Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren Natur Gela iriki da berriro

0

Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela berriz ireki da, gizarte-urruntzeari eta Covid19aren kutsatzeak saihesteko beharrezko osasun-neurriei egokitutako jarduera-programa berri batekin. Alba Delgado Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Arloko zinegotziak iragarri duenez, talde txikietan egingo dira bisita gidatuak, tailerrak eta irteerak; horrez gainera, aurrez aurreko jarduerak izango dira ‘nahierara’, baita online ekimenen programa zabala ere.

Alba Delgadoren ustez, konfinamenduak ikusarazi digu bizi-ohiturek zenbateraino eragiten duten ingurumenean: «Gure ingurune naturala berreskuratu egiten da bertan gutxiago esku-hartzen dugunean: airearen kalitatea hobetu da, animaliak gure kaleetan ibili dira, ibaiko uraren eta txorien soinua entzun dugu… Orain, erakundeok herritarrak kontzientziatzen eta gure altxor berdeen berri ematen jarraitu behar dugu Barakaldon Naturren bidez».Bisita gidatuen programari esker, Ramon Rubial Lorategi Botanikoa eta Munoa finkako lorategiak ezagutuko ditugu. Horrez gain, Botanikoan zehar bisita tematikoak egingo dira sasoiko loreak, landare inbaditzaileak eta abar ezagutzeko. Izan ere, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko, Lorategi Botanikora bisita berezia antolatu da ekainaren 6rako, larunbata.

Naturaren Gelak, halaber, tailerrak antolatuko ditu landareek eskaintzen dituzten erabilerak praktikan jartzeko edo behaketa-dohainak areagotzen saiatzeko. Horrez gain, oinez egingo dituzte irteerak, sare berde barakaldarreko beste naturgune batzuk ezagutzeko.

Alde batetik, jarduerak egingo dira aurrez ezarritako egun eta orduetan, 3 eta 12 pertsona arteko talde txikietan. Eta, beste alde batetik, ‘Neurrira egindako’ jarduera batzuk izango dira; hau da, eguna eta ordua aukeratzeko aukera emango da. Aukera hori erabilgarritasunari lotuta dago, eta 4 eta 10 pertsona bitarteko talde txikiei ere zuzenduta dago.

Gaurtik aurrera, interesa dutenek jarduera horien berri izan dezakete eta izena eman dezakete 695748832 telefonora deituz, Natur Gelan bertan edo mezu elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: Naturgela@barakaldo.eus.