Ertzaintzaren helikoptero batek Oñatin istripua izan duen gizon bat ospitalera eraman du

0

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek Oñatin nekazaritzako makina batekin zauritu den 66 urteko gizon bat ospitalera eraman du.

Goizeko bederatzi eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura deitu dute Oñatiko Araotz auzoko baserri baten ondoan, rotabatore batekin lanean ari zela, gizonezko batek hanka batean min hartu duela eta lesio larriak zituela esanez. Berehala mobilizatu dituzte adierazitako lekura anbulantzia bat eta polizia-baliabideak, horien artean Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat.

Osasun-zerbitzuek istripua izan den lekuan bertan artatu dute zauritua, eta, ondoren, larritasuna ikusita, Ertzaintzaren helikopteroan eraman dute Arabako hiriburuko Txagorritxu ospitalera.