Zabalduz joango dira Barakaldoko kultur instalazioak

0

Barakaldoko Udaleko kultur zerbitzuak pixkanaka itzuliko dira normaltasunera. Atzotik aurera hurbileko kultur etxeetan, liburutegietan, udal erakusketa aretoan eta Gazte Bulegoan aurrez aurreko arreta berrezarriko da.

Astebete geroago, ekainaren 16an, berriro irekiko ditu ateak CIHMAk. Hala ere, zerbitzu horietako bakoitzera maskara jantzita joan behar da, eta, CIHMAn izan ezik, hitzordua eskatu beharko da. Nahitaezkoa izango da maskara janztea, eta bi metroko distantzia gorde beharko da une oro.