Osasun Sailak eta Osakidetzak detektatutako fokuen jarraipenaren berri

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak gertutik jarraitzen dituzte Arabajo Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxun) eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean detektatutako fokuak. Osasun sailburu Nekane Murgak gaur eguerdian emandako prentsaurrekoan azaldu ditu xehetasunak, Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari kudeatzaile Eduardo Maizekin batera.

Sailburuak azpimarratu du bi fokuak laster detektatu direla, eta, horri esker, profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartu ahal izan direla: positiboak isolatzea eta kontaktu estuen identifikazioa eta jarraipena.

  • Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira 423 PCR proba egin zaizkie profesionalei (296), pazienteei (67) eta bisitei (60). Azken orduko emaitzen arabera, 25 pertsonak eman dute positibo, eta horietako bat, lehendik patologiak zituena, hil egin da. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 9 profesionalek, 12 pazientek eta 4 bisitarik eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.
  • Gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxun 117 PCR egin dira kontaktu estuetan, pazienteetan eta profesionaletan. Emaitzak 4 positibo izaten jarraitzen du (2 paziente, profesional 1 eta bisita 1). Ez dago aldaketarik detektatutako positiboekin alderatuta.

Sailburuak erantzukizun indibiduala eskatu die euskal herritarrei prebentzio-gomendioak betetzeko: 2 metroko segurtasun-distantzia, maskararen erabilera distantziari eutsi ahal zaionean eta eskuetako higienea.