Mugikortasunerako dirulaguntzak atera ditu Etxepare Euskal Institutuak

0

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak gaur atera du argitara arte plastiko eta ikusizko, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzen deialdia. Laguntza horiek bihartik aurrera eskatu ahal izango dira,  eta hilabeteko epea egongo da eskaerak egiteko; uztailaren 16era bitarte, alegia (hura barne).