Doako tailer telematikoa Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi botanikoko Natur Gelan

0

Soinu naturaletan oinarritutako mugimendu, sonoterapia eta meditazio tailer telematikoa antolatu du ‘online’ Ramon Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelak, jardueren programa berriaren barruan. Ekitaldia doan izango da, eta ekainaren 19 eta 26an izango da zuzenean, 11:30etik 13:00etara, Zoom plataformaren bitartez.»Ekimen berezi honekin eta Natur Gelako gainerako ‘online’ jarduerekin bat egitera animatu nahi ditut barakaldarrak, baita talde txikietan egiten ari diren bisita gidatuez gozatzera ere. Hilabete honetako tailer telematikoa ondo etor dakieke konfinamenduaren ondorioz estresa edo antsietatea izan dutenei «, adierazi du Alba Delgado Garapen Iraunkor eta Ingurune Naturaleko zinegotziak.

Indian sortutako Miguel Jiménez Soto sonoterapeutak emango du tailerra. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da bi telefono hauetara deituz: 94 437 58 05 eta 695 748 832. Halaber, mezu elektroniko bat bidal daiteke naturgela@barakaldo.eus helbidera. Informazio gehiago behar dutenek 679 443 301 telefonora ere dei dezakete.

Udal zerbitzu honen webgunean (naturgelabarakaldo.blogspot.com) eta Natur Gelaren Facebookeko orrian kontsulta daiteke Ramon Rubial Lorategi botanikoko Natur Gelako jardueren programa.