Berrehundik gora jarduera Barakaldon udaz gozatzeko

0

Uda berezia izango da aurtengoa. Hori dela eta, `Udan bai’ kanpaina antolatu du Barakaldoko Udalak, herritarrei berrehundik gora jarduera eskaintzeko, udaz doan goza daitezen. Auzoetara hurbilduko da Udan Bai, adin guztietarako jarduera ugarirekin. “Badakigu aurtengoa uda berezia izango dena, pandemiak eta oraintsu arte bizitu dugun alarma egoerak baldintzatua. Hori kontuan hartuta, udalak dibertsioa eskaini nahi izan die udal honetan hirian geratuko direnei.  Udan bai!, hiru hilotan gauza asko egiterik izan ez dugula entzuten ari garelako, eta udan badugu bai dibertitzea betiere segurtasun neurriak zorrotz beteko ditugula bermatzen diguten ekimenak egitekotan, zeren, txertorik ez dugun bitartean, birusak gure artean jarraituko du. Beraz, kontu handiz ibili beharra dugu”, adierazi du alkate Amaia del Campok.

Horrela, bada, lau ezaugarri nagusi dauzka Udan bai!  Ekimenak: formatu txikiko formatuko jarduerak, adin guztiei zuzenduak, auzoz auzo ibiliko dira eta doan izango dira. Aste honetan bertan abiaraziko da programazioa, eta abuztura arte luzatuko da.  “Uda honetan, oso litekeena da inoiz baino herritar gehiago geratzea hirian, baina ez dugu itxiko oporrak hartzeagatik. Pilaketarik sortzen ez dela eta normaltasun berrian ezarritako 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen dela bermatzeko formatuen alde egitea erabaki dugu “, zehaztu du alkateak