Bilbok bat egin du LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko egunarekin

0

Bilboko Udalak berriro ere argiztatuko du bere eraikin nagusiaren aurrealdea ostadarraren banderaren koloreekin aste honetan zehar, datorren igande gaura arte, noiz ere ospatuko baita LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna.

Ospakizun horren kariaz, Udalak berriro abiarazi du #UlertzenDut #YoEntiendo kanpaina, zeina Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren, kontrako nazioarte egunean aurkeztu baitzuen (maiatzaren 17an), hartara Bilboko jendartean giza eskubideen inguruko oharmena eragitearren engoitik ere.

Maiatzaren 17ko kanpaina hartan protagonista izan ziren hiru pertsonen erretratuari beste zortzi erretratu gehitu zaizkieBilboko herritarren profil desberdinak aurkezten dituztenak. Erretratuek pertsona bakoitzari egiten diote dei, sexu-orientazioa edo genero-identitatearen adierazpena edozein duela ere, dibertsitatearen alde ager dadin, eta modu esplizituan eta positiboan ager dezan LGTBIfobiaren adierazpen ororen aurka dagoela.

Udalak agerira ekarri nahi ditu LGTBIQ+ kolektiboa osatzen duten pertsona horiek guztiak, zeintzuk, “urteokaz, borrokan jardun baitira, arren eta gaur bezalako egun batean herritar guztiek izan dezaten askatasuna kalera harrotasunez ateratzeko dibertsitatea agerira ekar dadin aldarrikatzera, atzean utziz LGTBIQ+ kolektiboak historian zehar jasan behar izan dituen pertsekuzioa, lotsa eta umiliazioa”, adierazi dute. Gainera, LGTBIQ+ giza eskubideen berdintasunaren aldeko orain arteko bidean lortu direnak aitortzen ditu, eta baita ere nola egin den bidea gizarte bidezko eta libreago batean aurrera eginez; hala ere, adierazi dute beharra dagoela aurrerantzean ere lan egiteko jokabide baztertzaile edo bortitz oro desagerrarazteko, pertsonek beren sexualitatea eta nortasuna libertatez eta segurtasunez bizitzeko duten eskubidea kaltetzeko edo suntsitzeko helburua duen jokabide oro desagerrarazteko.

Urtero-urtero, ekainean, Udalak lagun egin nahi izaten dio Bilboko BIQ+ komunitateari egun horretan, 1969an AEBn New Yorkeko istiluak oroitzen baitira, zeintzuekin hasi baitziren LGTBIQ+ mugimenduaren aldeko aldarrikapena eta borroka, nortasuna eta sexualitatea duintasunez bizitzeko eskubidearen alde.