Euskal Herriko Unibertsitateak graduetan izena emateko beste epe bat ireki du

0

Ekainaren 15etik uztailaren 21era arte, Euskal Herriko Unibertsitateak aurretiko izena emateko beste epe bat ireki du, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoa edo Goi Mailako Heziketa Ziklo bat ikasturteon egin ez dutenentzat.

Sarrera-eskaria egin behar da web bidez (https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso) eta dokumentazioa ere bidali behar da ezarritako epean, hau da, uztailaren 21a baino lehen. Ikasle bakoitzak zortzi aukera jarri ahal ditu, eta oso garrantzitsua da aukera horiek beren lehentasunen arabera ordenatzea, ordena hori ezin izango baita aldatu.

Otsailaren 7tik apirilaren 21era arteko epean izena eman zuen Batxilergoko ikasleek halabeharrez berretsi behar izango dute uztailaren 14tik 21era.