Wikipedian mineral guztiak euskaraz

0

Gaur egun ezagunak diren mineral guztiak (5.500) euskaraz daude Wikipedian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak babesten duten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Informatika Fakultatearekin elkarlanean gauzatzen duen hezkuntza programaren baitan  gauzatu da proiektua.

Urtebeteko lana izan da. Aipatutako fakultateko irakasle Olatz Perez de Viñasprek terminologia itzultzeko egindako sistema automatiko erabili da mineralak euskaraz jartzeko eta Xabier Garmendia ikasleak euskarazko hizkuntza baliabideak erabiliz sortutako EUMineralBot proiektua ere. Bestalde, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kide den Galder Gonzalezek azken lanaren ardura izan du.