“Administrazio-prozedura eta sektore publikoaren araubide juridikoa berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik” jardunaldia

0

Ia 100 profesionalek parte hartu dute IVAPek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, online egin dituen “Administrazio-prozedura eta sektore publikoaren araubide juridikoa berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik” jardunaldietan.

Elixabete Etxanobe Erakunde Harremanetarako sailburuordeak eman die hasiera jardunaldiei, eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak, berriz, amaiera.

Atzo eta gaur egin diren topaketetan, besteak beste, administrazio digitalaren araubide juridikoa eta administrazio publikoaren eremuko baliabide elektronikoen erabileraren ikuspegi berriak aztertu dituzte.

Izena eman duten pertsonek honako hauen hitzaldiak jarraitu ahal izan dituzte: Isaac Martín, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra eta “Luis Ortega Álvarez” Europako Ikasketen Zentroko zuzendaria; Clara Velasco, Pompeu Fabra Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle agregatua; Eduardo Gamero, Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta Montero-Aramburuko  abokatuen kontseilaria; Ignacio Criado Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko irakasle kontratatu doktorea; Isabel Gallego, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra; Jorge Fondevilla, Administrazio Zuzenbidean doktorea Alacanteko Unibertsitatean; Rubén Martínez, Alacanteko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra; Ignacio Alamillo, Administrazio Zuzenbidean doktorea Murtziako Unibertsitatean eta IderTEc Taldeko ikertzailea; Julián Valero, Murtziako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta IderTEc ikerketa-taldearen koordinatzailea eat Agustí Cerrillo Catalunyako Universitat Obertako Administrazio Zuzenbideko katedraduna.