Zubiaurren trenbidearen gainean pasabide berria jarri da

0

Donostiako Udalak Zubiaurreko RENFEren trenbidearen gainean zegoen hormogoizko pasabidea ordezkatu du.

Denbora pasa ahala zaharkituta eta hondatuta zegoen. Marisol Garmendia Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, «egun hauetan makina astunen bidez jarritako pasabideak Zubiaurre eta Txaparrene pasealekuak lotzen ditu, Parada Baserria kaleko 46. zenbakiaren parean. Sarbideetako batean dauden eskailera batzuk ere egokituko dira, irisgarritasun-arauetara egokitzeko.»

Aldaketa hau, ez da inguruan egin den bakarra. Lehena 2015ean ordezkatu zen, eta bigarrengoa 2016ean. Aldaketa honekin, Intxaurrondon berritu den azkena izan da, eta guztira 196.869 euroko aurrekontua izan du.